Arrasateko atletak Anoetan eta Ordizian lehiatuko dira bihar (igandea)

0
279

Argazkia: Arrasate Atletiko Taldea. Kartela: Txindoki Krosa.

Bihar, igandea, irekiko da pista estaliko atletismoko denboraldi berria Anoetan. Parte hartuko duten atleten artean Arrasate Atletiko Taldekoak izango dira. Oraingoan 60 metroko proban parte hartuko dute goizeko 11:00etatik aurrera.

Bihar ere Txindokiko krosa jokatuko da Ordiziako Oiangu parkean. Arrasateko klubeko atletek ere parte hartuko dute. Federatuen proba goizeko 10:30ean hasiko da, eta eskolartekoarena 11:40etik aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen