Arrasateko jugger taldea sortu dute: Dragoiaren Arima

0
694

Arima Galduak taldeak lagunduta, 9 lagun elkartu dira bertako taldea sortzeko. Arima Galduak azaldu izan duenez “igandeetan Bergaran Eibarko taldearekin entrenatuko dute eta asteazkenetan Arrasaten”.

Argazkia: Arima Galduak.

Arima Galduak Arrasaten talde bat sortzeko ahaginetan aritu da, eta helburua bete egin du. Bere izena Dragoiaren Arima da.

Herriko 9 lagun elkartu dira aste honetan Arrasateko taldea sortzeko, goiko argazkiko pertsonak eta beste bi.

AGk baloratu du “juggerrarentzat oso ona dela talde asko egotea, horrela ikusgarritasun handiagoa daukalako eta txapelketak egitea errazten duelako”.

Bere Bergarako entrenamentuetara arrasatear batzuk hurbiltzen hasi ziren eta “beraiek talde propioa egitea proposatu genien”.

Talde berrikoek “igandeetan Bergaran Eibarko taldearekin entrenatuko dute eta asteazkenetan Arrasaten”.

Dragoiaren Arima Instagramen

Erlazionatutako elkarrizketa:
“Berdintasuna eta aniztasuna, gero eta gehiago hartzen dira kontuan”
2022ko otsailaren 17an argitaratutako elkarrizketa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen