Arrasateko Andra Maria Zurin meza eta luntxa izango dira ostiralean

0
654

Ohiturari jarraituz, abuztuaren 5ean, Txaeta errekaren bailarako baselizan meza egingo da. Ondoren, Erdi Aroko eraikinaren kanpoaldean, bertaratutakoek luncha ospatuko dute.

Argazkiak: MB artxiboa.

Baseliza-baserri hau, Arrasatekoa den arren, Bedoña auzokoa baita, kokaturik dago Oñatiko Zubillaga inguruko bailaran.

Bere ondotik Txaeta erreka igarotzen da, Urkulu erreka ere deitua, izan ere, errekasto hau urtegiko presan hasten eta Zubillagan bukatzen da.

Inguru honetatik errege-bidea igarotzen zen, adituek diotenez, eta harrizko bidea 1347 urte inguruan eraiki zen, Gaztelako errege Enrique II.a Oñatitik Arrasatera etor zedin.

Baselizako Andre Maria Zuriaren figura Erdi Arokoa da adituen esanetan, baita bertako fresko batzuk ere, XIII-XIV. mende ingurukoak.

Garai batean baselizako irudia Bedoñara igotzen zuten prozesioan, uztaileko lehorte sasoietan, ura erregutzeko.

Gaur egun ekitaldi erlijioso bat hartzen du urtean, abuztuaren 5ean, hau da, Andra Maria Zuriaren egunean. Eta aurten ere ohitura beteko da:

Meza eguerdiko 12:30ean esango da eta ondoren luntx bat ospatuko da bertaratuko direnentzat baselizaren kanpoaldean. Arrasateko Sasoibide ekimenak bertaratzea aztertu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen