Arrasateko Anbulatorioko urologo ohi bat auzipetu dute oposaketen kasuan

0
1099

Osakidetzako OPEetako ustezko iruzurra ikertzen dabilen epaileak beste 9 pertsona auzipetu ditu berriki Euskal Autonomia Erkidegoan.

Horietako bat Javier Extramiana da, hau da, oposaketetan Urologia azterketa prestatu zuen kargua.

Extramiana egun Gasteizko Santiago Ospitaleko Urologia Zerbitzuko burua da. Bera eta Arabako hiriburuko beste 8 urologo 2009tik aurrera Arrasateko Anbulatorioan jardun zuten tarteka.

Auzipetu bezala, kargu hau epailearen aurrean deklaratzekoa da, ustez berak prestatutako azterketa ofiziala filtratu egin zuelako.

Erlazionatutako albistea:
Arrasateko Ospitaleko Traumatologiako buruzagia auzipetu dute OPEen kasuan
2021eko ekainaren 1ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen