Arrasateko Airakak Neomen, Tattaren eta Eñaut Elorrietaren kontzertuak iragarri ditu

0
3027

Era berean, Mauka arrasatearrak otsailerako prestatuko emanaldien berri eman du.

Artxiboko argazkia: Neomak.

Otsaila hitzordu musikal ugarikoa izango da, eta horren erakusgarri dira Airaka eta Mauka management eta produkzio bulegoek iragarritakoak.

Neomak esaterako Donibane Lohitzunen ariko dira otsailaren 14an eta Durangoko 40 Minutu Rock jaialdian otsailaren 21ean, beste talde askorekin batera.

Tatta abeslari arrasatearrak Tolosako Inauterietan emango du kontzertua otsailaren 13an. Airakak ere jakitera eman du Eñaut Elorrieta Uztaritzen, Donibane Lohitzunen eta Usurbilen ariko dela, otsailaren 6, 7 eta 22an, hurrenez hurren.

Aipatu behar da ere nazio mailako beste sortzaile batek, Olatz Salvadorrek otsailaren 28an Erandion emango duen kontzertua. Honatx Airakaren agenda.

Halaber, Mauka arrasatearrak ere hilabete honetako zuzenekoen berri eman du. Hona hemen Mauka Musikagintzaren kontzertuak.

Mondraberriren oharra: Albiste honen lehen argitalpenean adierazi dugu Airaka eta Mauka disko etxeak direla. Datua okerra zen, management eta produkzio bulegoak dira. Barka balizko eragozpenak, goiko testua zuzenduta dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen