Arrasateko AHTko obrek hitzarmena ez betetzea salatu du LABek

0
676

Sindikatuak ere gaitzetsi du, Jaurlaritzak sustaturiko obra horietan, “balitekeela agirien faltsutzeak izatea”. LABek salaketa aurkeztu du Lan Ikuskaritzan.

Argazkia: MB artxiboa.

LAB sindikatuak salatu du Gipuzkoako lau obrak ez dabiltzala lurraldeko konbenioa betetzen ari.

Obra horietako bat Abiadura Handiko Trenarentzako Arrasate-Bergara-Elorrio zatikoa da, Udalatx inguruan, Eusko Jaurlaritzak sustatutakoa.

Sindikatuak “jakin izan du langileek 8 ordu fitxatzen ari direla baina benetan 11 ordu dihardutela lanean, astelehenetik ostiralera”.

Hortaz gain, “kasu honetan, baliteke agirien faltsutze delitu bat izatea, eta hori oso larria da”.

LAB sindikatuak kasu hau eta beste hiru salatu ditu Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan. Gehitu duen bezala, lauretan “azpikontratak erabiltzen dituzte kostuak merketzeko. Ondorioz ez dira langileen gutxieneko soldatak errespetatzen”.

Gaitzetsi du “administrazio publikoak eurak direla (Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundia) ez dituztenak Gipuzkoako sektoreko hitzarmena betetzen”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen