Arrasateko AGTra zihoan langilearen heriotza salatzeko bilkura egingo da

0
4601

Arrasateko enpresako langile bat lanera zihoala auto batek harrapatuta hil zen Bergaran. Lagunek, familiak, komunitateak, LAB sindikatuak eta bestelako herritarrek gaur, osteguna bere aldeko bilkura egingo dute.

Logoa: Langile Abertzaleen Batzordeak.

LAB sindikatuak “elkartasuna adierazi nahi die herenegun Bergaran, bere lanpostura zihoala, auto batek harrapatuta hil zen langilearen senideari eta komunitateari”.

2026an 5 lan-istripu hilkor izan dira Euskal Herrian, “in itinere (lanera joan bitartean) zein lantokian; azkenak, Zumaian joan den ostiralean izandako kolpe hilgarria eta Bergaran harrapaketa batean atzo hil zen langilea”.

Heriotza horiek “ez dira gertakari isolatuak. Gertaera hilgarriak aldi labur batean metatzeak agerian uzten du hutsuneak daudela prebentzioan, ibilbide seguruen plangintzan, ordutegien malgutasunean edo zerbitzu publikoen neurrietan”.

Laneko arriskuen prebentzioak “esplizituki jaso behar du laneko joan-etorrietako segurtasuna (in itinere istripuak) prebentzioaren kudeaketaren funtsezko zati gisa enpresa eta sektore guztietan, eta lantokietarako ohiko sarbideetan eta ibilbideetan mugikortasun seguruko neurriak ezarri”.

Enpresek lan osasuneko planen barruan integratu behar dute joan-etorrien prebentzioa, “eta langileentzat trafiko eta mugikortasun arriskuak minimizatzeko protokoloak hartu behar dituzte”.

LABek gogorarazi du in itinere istripuak “enpresa prebentzioko betebeharren barruan daudela onartuta, eta laneko segurtasunaren esparruan sartzen direla, araudiari eta arriskuen ebaluazioari dagokienez”.

Urteko lehen asteetan istripu hilgarriak “behin eta berriz gertatu izanak agerian uzten du premiazkoa dela ikuskapen eta prebentzio politikak berrikustea eta indartzea, eta baita baliabide nahikoa bermatzea ere”.

Hala, “Osalan eta Lan Ikuskaritza bezalako erakundeek gainbegiratzeko eta arauak betetzeko benetako gaitasunarekin jardun dezaten eta enpresen zigorgabetasuna amai dezaten”.

LABek langile klaseari dei egiten dio “datozen orduetan antolatu litezkeen mobilizazioetan parte hartzeko”:

Gaur, otsailak 6 Ousmanen aldeko elkarretaratzea egingo da Bergarako Labegaraieta kiroldegiaren aurrean, arratsaldeko 17:30ean. “Lanera eta lanetik bizirik heldu nahi dugu!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen