Arrasateko 34 eragilek Palestinaren aldeko manifestazioan parte hartuko dute gaur

0
659

Palestinan ematen ari diren gertakarien larritasuna ez da eraso isolatu bat, Israelen politika kolonialaren eta apartheid sistemaren logikan sartzen diren jarduera polizial eta militarrak dira.

Palestinak nazioarteko elkartasuna behar duen momentu honetan, Arrasatek eta Euskal Herriak bere elkartasuna adierazteko momentua dela uste dugu. 

Zentzu honetan, Arrasaten ere Palestinaren aldeko elkartasuna saretzen ari da eta herriko 34 eragilek, askotariko mugimendu sozial, sindikatu eta alderdik, gaur burutuko den manifestazioari atxikimendua eman diogu eta herritarrak deitzen ditugu bertan parte hartzera:

  • Osteguna, maiatzak 27
  • Arratsaldeko 19:00etan
  • Arizmendiarrieta Plazatik

Honakoak dira osteguneko mobilizaziora gehitu diren eragileak:

  • AGAKO
  • Ahal Dugu/Podemos
  • AMS
  • Antikapitalistak
  • Arrasateko Pentsionistak
  • Askapena
  • Beste Bat! St Pauli Mondra
  • Bilgune Feminista
  • CCOO
  • EH Bildu
  • EHE
  • Ekin
  • Ekologistak Martxan
  • ELA
  • Emakumeen Mundu Martxa
  • ESK
  • Ezker Anitza-IU
  • Gure Esku
  • Herriok Harro
  • IMME
  • Jaiki
  • LAB
  • Neska* Gaztiak
  • Palestinar Komunitatea
  • PCE-EPK
  • Pottogorriak
  • Saharako Emakumeen LIga
  • Saharaldeba
  • Sare
  • Sortu
  • STEILAS
  • TTAK
  • Udalatx Bizirik
  • Unadikum

Mobilizazioari atxikimendua emateko aukerak zabalik jarraitzen du. Eragile edo talderen batek deialdira batzea nahiko balu idatzi edo deitu telefono honetara: 683 153 304

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen