Arrasateko 250etik gora langilek, itxierari erantzuteko, laguntza zuzenak aldarrikatzen dituzte

0
2727

Arrasateko 60 lokal inguru bilkura egiten ari dira Herriko plazan. “Guk zergak ordaintzen ditugu, eta eurek lokalak itxiarazten digutenez, diru laguntzak dagozkigu”. Bide honetan, “lehenbiziko pausoa da udaleko agintariekin bilera egitea”.

Beheko testua: Arrasateko ostalariak.

Gaur Arrasateko ostalariak, sektoreko langileak eta Arrasateko herritarrak batu gara Ostalaritzako egoera larria salatzeko. Euskal Herrian 100.000 familia bizi gara ostalaritzatik eta egoera honek segitzen badu asko desagertzeko arrisku larrian gaude.

Datu gutxi ditugun arren, badakigu kutsatzeen %3 bakarrik gertatzen dela ostalaritzan, eta ondorioz, ez garela egoera txar honen arduradun bakarrak. Horren adibide, bada hilabte gure herrian ostalaritza itxita dagoela eta hala ere kutsatze kasuek gora egiten jarraitzen dutela.

Horregatik, EAEko Gobernuari esaten diogu, itxiera honek irtenbide ekonomiko bat behar duela sektoreko langile guztientzat. BABES ERREALA BEHAR DUGU! Ostalaritza demonizatzea ez da egoerari soluzioa ematea, ezin da gure bizkar gainean utzi egoeraren karga guztia.

Guri, ostalari eta sektoreko langileoi, Arrasatearren osasunak kezkatzen gaitu, Euskal Herriko daturik okerrenak ditugu eta kezkaz bizi dugu gure herriaren osasun egoera. Orain arte bezala, arazoa seriotasunez jorratzeko borondate osoa dugu, berhar diren neurriak zorrotz betez.

Aldi berean, Arrasateren herri osasunaz ere kezkatuta gaude. Egoera guzti hau bukatzean, ostalaritza eta komertzio gabeko herria, ez baita herri osasuntsua izango, ezta ere herri bizia.

Pandemia honen hasieratik bizi izan dugun egoera oso gogorra izan da denontzat, jakitun gara ez garela kaltetutako sektore bakarra, baina udaletxetik ostalaritzarako eman diren erantzun eta erabakiak ez direla nahikoak uste dugu.

Herria bizirik irauteko, gabon argiak pizteak ezer gutxiagorako balioko du gure herriko ostalaritza itxita geratzen baldin bada, baita denda txikiak ere, oso kaltetuak izango dira zeharka.

Ondorioz, eman beharreko pausoen artean, lehenbizikoa, udaleko agintariekin bilera egitea da, alkatea buru, gure eskakizunei irtenbide sendoago bat emateko egoera honek jarraitzen duen bitartean.

Errealitatea gordina eta larria da, familia ugariren biziraupena jokoan dago. Momentu oro arduraz jokatu dugu ostalariok, beraz ez utzi gure bizkarren gain egoki kudeatu ez diren beste neurrien karga.

Erreskate eta laguntza zuzenak behar ditugu urgentziaz!! Ostalaritza bizirik duen herria, herri bizia da!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen