Arrasateko 186 entitatek izena eman dute Euskaraldian aritzeko

0
846

Monterron parkean talde argazkia egin dute, eta herritarrentzako izen-ematea oraingoz zabalik dago. Euskaraldia datorren astean hasiko da.

Arrasateko 186 entitatek Euskaraldian parte hartuko dute, gaur Antolakuntzak jakitera eman bezala. Hortaz gain, talde argazkia egin da Monterronen:

Entitate hauetako guztietako ordezkari ugari bertan izan dira, eta Antolakuntzak aukera baliatu du entitateen artean material ikusgarria banatzeko.

Era berean, herritarrentzat izen-ematea zabalik dago eta kontuan hartzekoa da ariketa jendetsua hurrengo ostiralean, azaroaren 18an, hasi egingo dela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen