Arrasateko 1550-1830eko klima, uzta, zergak,… jorratuko dira gaurko AZEren hitzaldian

0
285

Hitzaldiaren izenburu osoa ondorengoa da: ‘La pequeña Edad de Hielo y la evolución de la agricultura a través del libro de Tazmías, de la parroquia de Arrasate (1550-1830)’.

Argazkia: Diario Vasco.

Alvaro Aragon Ruano izango da hizlaria, “curriculum vitae luzekoa”, eta ekitaldia 19:00etan izango da, euskaraz, Kulturateko areto nagusian.

Erdi Aroaren ostean kliman “hotzaldi global bat gertatu zen” eta Libro de Tazmías “zerrenda bati deitzen zaio, herritarrek Elizari eman behar zizkion ale kopuruaren ingurukoa”.

Hotzaldiak “uztan eragina izan zuen, eta ordainketak gutxitu egin ziren nabarmen. Horrek ere Arrasateren garapen ekonomikoan eragin zuen, artoaren iritsiera Indietatik,… Orduko datu asko eskaintzen ditu Libro de Tazmías delakoak, baita Arrasateren ikuspegi bat ere”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen