Argazkia: Arrasate Atletiko Taldea.
Arrasate Atletiko Taldeko 15 atleta gaztek hartuko dute parte larunbatean Anoetako Belodromoan ospatuko den Gipuzkoako Txapelketa absolutuan. Klubetik jakinarazi dutenez, “gehienak adingabeak dira, eta hau izango da horrelako txapelketa batean lehen aldia. Helburua esperientzia hartzea eta marka pertsonalak hobetzea da. Ilusio handiarekin ekingo diete probei.”