Pertika jauziko proban Unai Iturbe eta Aimar Uribetxebarria podiumera igo dira.
Arrasate Atletiko Taldeko 15 atleta gaztek hartu dute parte Anoetako Belodromoan ospatu den Gipuzkoako Txapelketa absolutuan. Klubetik jakinarazi dutenez, “gehienak adingabeak dira, eta hau izan da horrelako txapelketa batean lehen aldia. Ilusio handiarekin ekin diete probei. Helburua esperientzia hartzea eta marka pertsonalak hobetzea izan da.”
Pertika jauziko proban Unai Iturbek eta Aimar Uribetxebarriak parte hartu dute. Unai Iturbek 3,40 metroko jauzia egin du 2. postua lortuz eta Aimar Uriberxebarriak 2,60 metroko jauzia egin du 3. postuan amaituz. Bestalde, Arrasateko atletek 200 metroko, 400 metroko eta 60 metroko lasterketetan parte hartu dute, eta emaitza hauek lortu dituzte:
200 metroko lasterketa:
- Eider Amurrio 29,37 segundo
- Maia Etxebarria 27,17 segundo
- Ainara López 27,86 segundo
- Ane del Fresno 27,58 segundo
- Danel Ruiz 24,09 segundo
- Markel Errasti 27,51 segundo
- Asier Bueno 27,52 segundo
- Oihan Zulueta 23,74 segundo
- Aitor Gallego 25,22 segundo
400 metroko lasterketa:
- Markel Errasti 1,01,23 minutu
- Aitor Gallego 55,50 segundo
- Asier Bueno 57,30 segundo
- Ainara Lopez 1,02,03 minutu
- Maia Etxebarria 1,02,27 minutu
60 metroko lasterketa:
- Oihan Zulueta 7,43 segundo
- Ander Otero 7,56 segundo
- Iker Menor 7,53 segundo
- Danel Ruiz 7,61 segundo
- Unai Iturbe 8,17 segundo
- Aimar Uribetxebarria 8,40 segundo
- Ane del Fresno 8,31 segundo
- Eider Amurrio 8,76 segundo
- Izaro Garcia 9,01 segundo
- Lur Lasaga 9,26 segundo