Arrasateko 14 pertsona daude koronabirusarekin ofizialki

0
3252

Arrasateko Ospitalean 6 pertsona daude ingresatuta gaixotasun honekin. Seirak plantan daude, eta horietako bat ere ez dago UCIn (ez dago Zaintza Berezien Unitatean).

Arrasateko Ospitaleak ezin izan dio oraingoz inori altarik eman. Datu hauek atzokoak dira, martxoaren 18koak. Era berean, Arrasaten 14 positibo izan dira.

Horrek suposatzen du gure herria bederatzigarrena dela, biztanleko positibo gehien dituzten udalerrien rankingean. Lehena Gasteiz da.

Hortaz gain, Osakidetzak gaur jakitera emandako datu hauen arabera, Aretxabaletako 3 pertsona daude gaixo, Bergaran beste 3 eta Oñatin 4.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan gaixo gehien dituen udalerria Gasteiz da: 502 lagun.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen