Arrasatek mozal ordenantzari ez! Hildako 12 langileak gogoan! [Testua: Jaiki]

1
447

Jaikik beste behin salatu behar du adierazpen askatasunari mugak ipini nahi dizkion mozal ordenantzak ez dituela errespetatzen ezta Euskal Herrian 2021ean hildako 12 langileen omenezko pankartak ere. Ez dakigu nola ez zaien aurpegia lotsaz gorritzen euren burua “sozialista eta obrero” izendatzen duten zinegotzi horiei.

Argazkia: Jaiki.

Erokeria zentsuratzaile honen aurrean zer egin daiteke baina? Pankarta pare bat ere ezin da jarri erdigunean, 12 langileren heriotza salatzeko, PNV eta PSOEk garbitasunaren izenean isunekin mehatxatu eta “garbitzaileak” bidaltzen dituztelako segituan. Guk garbi daukagu: desobedientzian sakondu beharra dago, ezin dugu onartu horrelakorik herrian, hain historia borrokalari eta duina daukan Arrasaten. Ezin dugu onartu garbitasunaren aitzakiaz zentsura sistematikoa ezartzea eta aldarrikapen politiko guztiz zilegien zokoratzea bultzatzea.

Beste krisi batek beldurtuta dagoen kapitalismo berantiarraren fase honetan ezin gara ohitu etsipen, errepresio eta obedientziara; burgesiak eta bere aliatuek euren botere eta pribilegio errealak mantentzeko eta handitzeko ahalegina egingo dute, eta horretarako kontrol soziala eta neurri errepresiboak handituko dituzte komeni zaien beste, historiak horrelakoetan behin eta berriro erakusten digun bezala. Horregatik, klase borroka pixkanaka gordintzen joango den honetan, Arrasateko mozal ordenantzak bere paper errepresiboa betetzen du maila lokalean, eta aurrez aurre desobeditzen jarraitu beharko genuke eragile guztiok, egoerara moldatzeko tentaziotik aldenduz; ezin baitugu erosotasunagatik ordenantza hau funtzional bihurtzen lagundu.

Horregatik, desobedientzia da bidea.
Gora langile borroka eta adierazpen askatasuna!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen