Arrasatek ditu EAEn hilgarritasun tasa altuenetakoa eta intzidentzia tasa altuena

11
3034

Ofizialki 49 arrasatear hil dira koronabirusak jota, azaroaren 26ra arte. Gainera, gure herriak 1.532,32ko inzidentzia tasa dauka, eta EAEko beste udalerri batek ere ez du 1.000ko langa gainditzen.

Argazkia: Freepik.

Urriaren erdialdera arte Arrasateko 40 lagun hil ziren Covid-19ak jota, eta orain arteko azken datuen arabera, hau da, azaroaren 26ra arte, 49 arrasatear zendu dira.

Gaur egun 3’5eko hilgarritasun tasa dugu, eta tasa hain altua duen 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerri bakarra gara, Sestao izan ezik.

Izan ere, azaroaren 26ra arteko datu ofizialen arabera, Covid-19an positibo emandako 1.414 arrasatearretatik 49 zendu ziren.

Horretan zerikusi zuzena du Arrasateko intzidentzia tasa oso altua izateak, egun Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietatik altuena dugu, txarrena: 1.532 kasu 100.000 biztanleko. Eibar da bigarren 906’56ko tasarekin eta hirugarren Bergara 859’77.

11 IRUZKIN

  1. Kasualitatea da Bergara, Arrasate, Oñati… EAE-ko tasa altueneko herriak izatea? Ez gara besteak baino arduragabeagoaak izan. Gauza da baheketak duela hilabete dexente hasi zituztela eta Debagoiena azkenak izan garela, nahiz eta arrasate aspaldi zebilen tasa oso altuekin… baina arrasaten baheketa egin baino lehen, beste herri askotan bigarren eta hirugarren baheketak egiten hasi ziren, debagoiena guztiz bazterturik utziz.. badakigu zenbat maite gaituzten gipuzkoan eta EAEn. Azkenak kontuan hartzen eta azkenak izango gara irtetzen, noski!

    Lotsagarria, iraingarria…!

  2. Non dago gure herriko alkatea?
    EAEko koronabirus inzidentzia tasarik handienak ditugu gurean. Hau kontu oso larria da.
    Ez da alkatearen errua, baina bada bere erantzunkizuna, ahal duen guztia egitea, ahal duen guztietan azalpenak ematea eta publikoki aurpegia ematea. Beste askotan merituak ipintzeko astero argazki pare baten agertu den bezala, oraingoan astero behar dugu herritarrak lasaitzen, baina batez ere, herritarrak arduraz jokatzera deitzen, herrian gertatzen denaz lehen pertsonan informatzen. Edo obrak inauguratzeko eta alderdikeriaz euskeraren inguruko bandoak ipintzeko bakarrik daukagu alkatea?
    Eman aurpegia eta egin zure lana, herriko ordezkari nagusia zara eta.

  3. Haurreko komentarioari. Alkateak ezan behar dautzu zer egin behar dezun? Hain itxu ta gor zaude hainbeste bider irrati ta telebistan sendagille arduradunak esaten dituenarekin?
    Ala alkatearen errua ote da?
    Bestalde,Debagoienan egon daiteken tasa altuenarekin izandaiteke gende asko datorrelako kanpotik,bai langilleak eta ikasleak,eta baita ez ditugulako arauak ongi betetzen.

    • Ba bai, ez legoke gaizki alkateak berriz gogoraraztea neurriak. Herriko zein zerbitzu eta gune irakita edota itxita dauden informatzea, lehen pertsonan, bai. Hori baino eginkizun garrantzitsuagorik ez diot aurreikusten. Perfil bajuko alkatea balitz, beti lanean eta ixilik… baina urteak daramatza argazki guztietan agertzen eta orain ez da inondik inora ageri. Munarreko ur txorroten parkea irauguratzea koronabisurak herrian duen inzidentziaz zuzenean informatzea baino garrantzitsuagoa iruditzen al zaizu Antton?

  4. Antton… Errua gurea da? Ba nik faltan bota dut duela hilabete terdi gure herriko alkatearen partetik arrasaten baheketak egiteko eskakizuna egitea. Begiratu duela hilabeteko osakidetzako datuak, publikoak dira: arrasate topera zegien… Karo… Ze alderdik gobernatzen du Gipuzkoa? Ze alderdik gobernatzen du EAE? Zergatik ez da inoiz publikoki kexatu? Argi dago hemen arrasatear eta debagoienak defendatu ordez hobe dela ixilik geratu eta alderdian arazorik ez sortzea. Gainera, arrasatearroi eta tabernariei errua botatzea errazagoa da. Baina hemen gauza bat argi geratzen da: gabonak eta urte hasiera Arrasatek “gorriz” jarraituko du, beste herri guztiak ez bezalaxe.

  5. Covid-19 aren errua ez da gurea, alkatearena da, Arrasaten dugun positibo tasaren errua ere berea da, eta egiten ari den eguraldiarena ere. Zergatik ez da agertzen publikoki esatera zubi honetan euria eta hotza egin behar dituela? Zergatik ez da agertzen aurpegia ematera?

    • Aurpegi narrusendo? Hemen inork ez dau esaten alkatesa ezeren erruduna danik. Hemen esaten dana egoera oso larrixa dala eta gure agintariek moxua emon beharko leukiela. Eta bide batez egoerari aurre eitteko ze asmo, bide, ideia edo dana dalakua , deukien esan deizen.
      Datuak ikaragarrixak dire eta aurpegixa emon beharra dago, bai ala bai!

    • Broma gutxi asuntu honekin, mesedez, jendea HILTZEN dabil eta. Alkatea defendatzea zilegia da, noski, baina horrelako komentarioekin, planteatu diren gaiei heldu gabe… ez diozu asko laguntzen egia esan…

  6. Alkatea, udalburua, udal gobernuan kargu publiko gorena duen pertsona da. Ondo ordaindua, gainera. “A las duras y a las maduras”.

  7. Hor duzue Diaz Ayuso, berarekin ados egon edo ez, bere erabakiak azaltzen, defendatzen eta lehen lerroan EGUNERO. Arrasate txikiagoa izanda ere, ez al dugu azalpenik, lasaitasunik edo belarritik tiratzerik merezi? eta berriro diot, errua EZ da berea, noski ezetz! baina bere karguan eta soldatan ere egoera txarretan aurpegia ematea dago, berdin du zenbat biztanleko herria den.

Utzi erantzuna Jaime(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen