Arrasatek Gudarien Plaza berrurbanizatzeko prozesu parte-hartzailea abiatuko du

0
507

Testua: Arrasateko Udala

Arrasateko Udalak partaidetza-prozesu bati eman dio hasiera, Gudarien Plaza berrurbanizatzeko oinarriak ezartzeko helburuarekin. Prozesu horren helburua da auzotarrak inplikatzea eremu horren hirigintza-eraldaketa gidatuko duten irizpideen definizioan. Ekimen hori gauzatzeko, Udalak PROJEKTA URBES enpresako arkitektoekin lan egingo du, eta horiek hiri-diseinuan eta espazio publikoaren plangintzan duten esperientzia eta ezagutzak emango dituzte.

Prozesu parte-hartzailea Gudarien Plazan izango diren elkarrizketekin hasiko da. Saioak urriaren 19an izango dira, hiru ordutegitan: goizeko 11:00etan, arratsaldeko 15:00etan eta 18:30ean. Aurreikusita dago arloko zinegotziek saio hauetan parte hartzea.

Elkarrizketa horien helburu nagusia plazaren erabiltzaileen eta, oro har, herritarren iritziak, ideiak eta proposamenak entzutea da. Tokiko komunitateak aukera izango du Gudarien Plaza berrurbanizatzeko bere nahiak eta beharrak adierazteko, eta, horrela, erabakiak hartzen eta asmo kolektiboak islatuko dituen proiektu bat garatzen lagunduko du.
Parte-hartze prozesuak bi saio gehigarrirekin jarraituko du azaroan zehar, eta Udalak laster iragarriko ditu horien datak.

Ekimenak herritarren parte-hartze aktiboa eta demokratikoa sustatu nahi du, komunitatearen ahotsa Arrasateko hiri-eremuaren plangintzan eta eraldaketan funtsezko elementua izan dadin bermatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen