Arrasatek Gipuzkoako Azoken Sarean parte hartuko du

0
726

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Azoken Sarea proiektua jarri du abian, Eusko Jaurlaritzarekin, Landa Garapenerako Elkarteekin eta Elika Fundazioarekin elkarlanean, Gipuzkoako merkatuen etorkizuna aztertu, indartu eta bermatzeko. Arrasatek Gipuzkoako Azoken Sarean ere parte hartuko du.

Ekimenaren lehen fase honetan 16 udalerrik hartuko dute parte: Azkoitia, Azpeitia, Arrasate, Beasain Bergara, Donostia, Deba, Eibar, Errenteria Hondarribia, Legazpi, Oñati, Ordizia, Tolosa, Zarautz eta Zumarraga. Etorkizunari begira, helburua, proiektua Gipuzkoa eta Euskadi osora zabaltzea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen