Arrasatek bertan behera utziko du Sanjoanak ospatzeko orain arteko modua

0
1770

Arrasateko Udalak erabakia hartu behar izan du, udal talde politiko guztien onespenarekin (EAJ-PNV, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Arrasate) eta Kultura Batzordeak proposatuta.

Beheko testua: Udala.

Arrasateko Udalak, udal talde politiko guztien onespenarekin (EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Arrasate) eta Kultura Batzordearen proposamenez, ekainaren 23tik ekainaren 26ra ospatzea aurreikusia zeuden San Juan jaiak bertan behera uztea erabaki du; hala ere, jaiak irudikatzeko ekintza sinbolikoren bat egitea ez da baztertu.

Udal ordezkariak jaien antolaketan parte hartzen duten eragileekin elkartu dira erabakia partekatzeko eta, jaiak irudikatzeko ekintzaren bat egite aldera, eragileen ideia edo/eta planteamendu ezberdinen proposamenak entzuteko.

Udalak berretsi duenez, koronabirusak eragindako alarma egoerak eta libre mugitzeko askatasun ezak “bateraezinak” egin dituzte San Juan Jaiak ohi bezala ospatzea.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie jaien antolakuntzan diharduten eragile guztiei eta hurrengo asteetan erabaki eta iragarriko da egoera aldakorraren arabera era bateko edo besteko ekintza edo egitaraua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen