Arrasatek azken 5 partidak irabazi ditu, gaur Atletico San Sebastiani

0
694

Julen Barrutiaren taldeak ez du hutsik egin, eta 50-0 nagusitu da. Datorren jardunaldian Elorrion jokatuko du, liderraren aurka. Elorriok gaur Iruñean galdu du.

Talde zuri-moreak gaurko partiduari aurre egin dio aurreko lau partiduetatik laurak irabazita.

Kanpazar Arrasate sailkapeneko 3. postuan da eta Atletico San Sebastian azken-hirugarrenak dira. Hortaz, garaipena lortzeko aukera ona zuen.

Taldeak ez du amorerik eman eta talde donostiarrari 50 eta 0 nagusitu zaio. Julen Barrutia entrenatzaileak baieztatu du “garaipen nahiko erraza izan dela, ezin genuen aukera galdu”.

Izan ere, “partidu zailagoak irabazi ditugu eta gaur gure helburua bete dugu”. Gainera baloratu du “hainbat jokalarik euren maila altua erakutsi dute, eta oso pozik nago”.

Publikoari dagokionez, arratsalde hotza, euritsua eta haizetsua izan arren, “betiko zaleek ez dute hutsik egin, eta taldeak igarri egiten du euren berotasuna”.

Ziurrenik datorren partidua gaurkoa baino zailagoa izango da, Elorrion. Bizkaitarrak egun liderrak dira baina gaur denboraldiko lehen partidua galdu dute, Iruñeko La Unicaren aurka (24 eta 7).

Elorrioko zelaia “oso astuna da, lokatzezkoa – azaldu digu Julenek – eta partidu oso gogorra aurreikusten dugu. Guretzat derbi bat bezalakoa da, eta gure mailarik onena eman nahi dugu”. Aupa Arrasate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen