Arrasatek 72 bizilagun irabazi ditu 2020an, INEren arabera

0
815

Estatistikako Institutu Nazionalak atzo argitaratutako erroldako datuen arabera, Arrasatek 72 bizilagun irabazi zituen 2020an. Arrasate 22.001 biztanle izatetik 22.073 izatera pasa da. Debagoienari dagokionez, hauek dira datuak:

Antzuola: 2.102 – 2.126 (-24)

Aretxabaleta: 7.103 – 7.128 (-25)

Bergara: 14.659 – 14. 637 (+22)

Eskoriatza: 4.106 – 4.065 (+41)

Leintz-Gatzaga: 217 – 234 (-17)

Oñati: 11.497 – 11.380 (+117)

Aurreko urtearekin alderatuta, Gipuzkoak 3.545 biztanle irabazi ditu 2020an, 723.576 bizilagunetatik 727.121 biztanleetara, Espainiako Estatistika Institutuak atzo argitaratutako datuen arabera.

Txostena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen