
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan 3 positibo berri atzeman dira Arrasaten. Positibotasun-tasa 100.000 biztanleko 253,60koa da, beraz, Arrasatek gune horian jarritzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aramaion 5 positibo aurkitu dira (608,11), Aretxabaletan beste 1 (240,11), 1 Eskoriatzan (73,12), eta 2 berriz Oñatin (78,48). Bergaran (166,27), Antzuolan (183,57), eta Leintz Gatzagan (0) ez dira positibo berririk aurkitu.



