Arrasatearren inmunitate maila jakiteko testak egin dira

0
1323

Osakidetzak seroprebalentziaren inguruko bi azterketa egin ditu. Horren harira, Arrasateko boluntario batzuei odola atera diete.

Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Osakidetzak apirilaren 27an plan bat abiatu zuen 4.147 pertsonari zuzenduta, planaren lehenbiziko fasean.

Pertsona horiei guztiei, zeuzkaten sintomen ondorioz, COVID-19a diagnostikatu zieten, baina ez zizkieten testik egin.

Hauetako zenbat gaixo izan ziren argitzeko, eta zenbat inmunizaturik dauden jakiteko, seroprebalentzia plana abiatu zen. Test boluntario honetan pertsonei odola atera zieten.

Aldi berean, Osakidetzak seroprebalentzia azterketa bat abiatu zuen, herritarrei orokorrean zuzendua, eta 5.000 pertsona parte hartzekoak ziren, boluntarioki.

Jaurlaritzako Osasun Sailak azpimarratu zuen bi azterketak “baliotsuak direla herritargoaren inmunizazio maila analizatzeko”. Helburu horrekin, Debagoieneko ESIk ere testak egin ditu.

Mondraberri egunkaria harremanetan jarri da ESIko Zuzendaritzarekin azterketaren inguruko datuak irakurleei jakitera emateko, baina momentuz ez du daturik jaso.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen