Arrasatearren %10 inguruk Covid-a izan du, Euskadiko tasa altuena

0
796

Gure herriak 22.073 biztanle ditu, eta horietatik 2.220 pertsonari Covid-19a atzeman zaie, pandemiaren hasieratik. Portzentaje hori EAEko altuena da, herrixka txiki batzuenak hartzen ez baditugu kontuan.

Azken erroldaren arabera, Arrasatek 22.073 biztanle ditu ofizialki. Horietatik 2.220 pertsonak positibo eman dute martxotik.

Datua gaur eman du jakitera Osasun Sailak, asteroko buletinaren bitartez. Horrek esan nahi du biztanleen %10’05 inguruari gaixotasuna atzeman diotela osasun-zerbitzuek.

Portzentaje hori Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerrietatik altuena da, herrixka txiki batzuk kontuan hartzen ez baditugu: Errezil, Munitibar, Ikaztegieta, Aizarnazabal, Leaburu eta Samaniego.

Eibarrek eta Ordiziak %9ko tasa daukate. Gogoratzekoa da 71 arrasatear hil direla Covid-arekin pandemia hasi zenetik, datu ofizialen arabera.

Asteko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen