Aretxabaletak ere aurten berreskuratu ditu bere Inauteriak, pandemiagatik bi urtez ospatu gabe egon ondoren. Arrasatear asko Aretxabaletara joan dira jai hauetaz gozatzen jarraitzeko. Gainera, eguraldia lagun izan dute. Goiz goizetik kaleak musikaz eta kolorez bete dira. Karroza ikusgarriak parte hartu dute urtero moduan eguerdiko 12:00etan hasi den desfilean.