Arrasatearrak ere Sevillari are kolore bereziagoa ematen ari dira, txuriurdina den kaleko finalean

0
4782

Sevillak kolore berezi bat omen du, are gehiago bere apirileko feria berezian, baina hori astelehenetik aurrera izango da, asteburu honetan Andaluziako hiriburua txuri-urdina baita. Ostiraletik, Gipuzkoatik joandako milaka realzalek Sevillako kaleak hartu dituzte eta, giro ederrean, zelaikoa bezain garrantzitsua den kaleko finalean. Eta Cartujan gertatuko denaren zain, okertzeko batere beldurrik gabe esan dezakegu, zaleen final horretan, Realzaleak aise irabazten ari direla. Ea gauean era pozak irauten duen eta Kopa etxera ekar dezaten.

Jarraian, zenbait arrasatearrek Sevillatik bidalitako argazkiak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen