Azaroa prostatako minbiziari buruzko kontzientziazioaren hilabetea da. Azken urteotan bezala, Mondravemberrek egitarau zabala prestatu du hilabete honetarako.
Gaur hilabete honetarako antolatutako ekintzekin jarraituk dute. Goizeko 10:00etatik aurrera hainbat ekintza burutu dira Seber Altube plazan. Txosna bat jarri dute pintxoak eta tragoak dastatzeko. DJ Asierrek bere musikarekin girotu du goiza. Eguerdian Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsak eta Arrasateko Gaiteroak kalejira egin dute Arrasateko erdigunean. Bere laguntzarekin, EITB Maratoian parte hartzeko bideo bat grabatu dute. Aurtengo EITB Maratoian bildutako dirua minbiziaren aurkako borrokarako izango da.





Goizean zehar, Garagunek eta Ibai-Artek zozketatutako poltsak banatu dira, eta eguerdian 200 errazioko paella bat prestatu dute, borondatearen truke banatu dutena. 1959an jaiotakoak gaur euren kintada ospatzen ari dira. Arantza Otaduyk bisita gidatua egin du Arrasatera beraiekin. Bildu duen dirua Mondravemberi eman dio.








Arratsaldean ekitaldi gehiago
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera III. Mus Txapelketa lehiatuko da. Eguna Zerendepya taldearen kontzertuarekin amaituko da. Kontzertua Sebero Altube plazan egingo da ere eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Hurrengo jarduerak
Azaroaren 25ean ohiko mendi irteera egingo da eta ondoren, eguerdiko 13:00etan argazki familia Herriko plazan. Ondoren, Mondravember taldeko kideak elkartuko dira, aurreko urteetan bezala, elkarrekin bazkaltzeko.
Amaitzeko, azaroaren 26an, Feel Euskadiren eskutik, Galarrako kobazuloa bisitatuko dute. Ondoren, indarrak hartzeko mokadu bat hartuko dute Meatzerrekan.
Oharra: Azaroko ostiral guztieetan 19:00etatik aurrera Portaloian izango dira sudadera, txapa eta errifak saltzen.




