Arrasatear talde batek automobilen Interclassic 24h frogan hartu du parte Teruelen

0
1088

Argazkiak: Arrasateko gidari taldea.

Asteburu honetan, Arrasateko 4 gidariz osatutako talde batek (Félix Berasaluze, Iban Yarza, Esther Sáenz de la Cuesta eta Gotzon Altube) automobileko erresistentziko interclassic 24h frogan baten parte du. Teruelen izan da eta  froga eta 24 orduz kotxe bat lurreko pistetan gidatu behar izan dute.

1987ko Opel Corsa batekin haru dute parte eta froga gainditzea lortu dute. Hori lortzeko laguntza gehiago ere izan dute, Eneko Yarza eta Aratz Altube taldekide mekaniko lanetan aritu dira eta Beasaingo Mikel Aramburu ere pilotu bezala ibili da. Frogari dagokionez, 24 ordutan lurreko zirkuito batean bueltak ematean datza. Horretarako bost gidariak errebeloka ibili dira. 32 parte-hartzaile izan dira, estatu mailakoak eta baita Portugaldik etorritakoak eta %25ak kale egin du matxura asko egon direlako.

Taldeak aipatu duenez, ezinbesteko izan da talde lana, oso pozik daude froga bukatzea lortu dutelako. Kotxea oso ondo portatu dela, ez dutela arazo mekaniko larririk eduki eta pilotuok oso gustora ibili direla gaineratu dute. “24hordu lurreko pista baten gidatzea ez da erraza, gainera kotxeak asko sufritzen du. Baina guk lortu dugu. Oso pozik gaude talde lanarekin”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen