Arrasatear bati furgoneta lapurtu diote

0
1299

Igandetik astelehenerako gauean arrasaterra bati lanerako erabiltzen duen furgoneta lapurtu zioten. Eskoriatzan bizi den furgonetaren jabeak etxeko atarian zeukan aparkatuta. Goizean, bere lanaldiarekin hasteko bila joan zenean, desagertua zen. Peugeot Boxer bat da, zuria, 3049JLN matrikula duena. Furgonetari buruzko berririk izanez gero, jarri harremanetan jabearekin 616 37 89 54 telefonoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen