Arrasatear bati 595.000 € tokatu zaizkio Garai Garai administrazioan

0
2651

Atzoko Bonolotoan egokitu zitzaizkion, jende gehiena Loteriako “Gordoa”ri adi zegoenean. “Saritua honezkero hemendik igaro da, urduri eta pozik” adierazi digu pozarren Araba etorbideko establezimenduko Leire Garai arduradunak.

Atzo, abenduaren 22an, jende ugari Loteriako “Gordoa”ri adi jarraitzen ari zen, baina atzo Arrasaten tokatu zen sari handiena Bonolotoarena izan zen.

Izan ere, Araba etorbideko Garai Garai Administrazioak Bonolotoko lehen saria banatu zuen, hau da, 595.000 euroko saria.

Administrazio honek esan ahal izan digu “irabazlea arrasatearra dela, eta honezkero hemendik igaro dela, urduri-urduri baina pozik. Datu gehiagorik ezin dugu esan pribatutasunagatik”.

“Oso-oso pozik gaude – baieztatu digu Leire Garaik, Administrazio honetako arduradunak – denok geunden ‘Gordoa’ri begira baina azkenean Bonolotoak ekarri du saria, ezusteko oso atsegina izan da Eguberri hauetan”.

“Sariak banatzeko desiratzen gaude, eta zozketa atzo gauean egiten denez, gaur goizean izan dugu sariaren berri. Abenduaren 22a egun berezia izaten ari da guretzat azken urteetan, orain direla urte batzuk hemen ‘Gordoa’ tokatu baitzen”. Zorionak sarituari eta Garai Garai Administrazioari!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen