Arrasatear bati 21 hileko kartzelaldia jarri diote droga trafikorako edukitzeagatik

0
1522

Poliziak soinean ketamina, kokaina eta kalamua atzeman zizkion Aragoin (espainiar estatua). Epaitegiak 3.000 euroko kalte-ordaina ere jarri zion.

2021eko abuztuaren 27an Arrasateko gizon bati espainiar Poliziak zenbait droga atzeman zizkion Zaragoza hirian.

Poliziak adierazitakoaren arabera, 0’16 gramo ketamina, 4’82 gramo kokaina eta 363’41 gramo kalamu atzeman zizkion hiriko autobus estazioan. Soinean 255 € zeramatzan.

Poliziaren kalkuluaren arabera, atzemandako sustantziek 3.000 € inguruko balioa izango lezakete.
Atxilotutako pertsonak aurrekariak zeuzkan eta bi egunetan atxilotuta egon zen.

Estatuko Fiskaltzak Osasun Publikoaren aurkako delitua egotzi zion, gainean zeramatzan drogak trafikorako erabiliko zirelakoan.

Aurten epaiketa egin da Zaragozako Probintzia-auzitegian, eta ordurako bi aldeek adostasun bat lortua zuten, akusatuaren onarpenarekin:

Urtebete eta 9 hilabeteko espetxe-zigorra eta 3.000 euroko kalte-ordaina. Bi aldeek adostu dutenez, epaia irmoa izan da, hau da, ezin zaio helegiterik aurkeztu.

Epaitegiak akusatua kondenatu du droga trafirakorako edukitzeagatik, baina onartu du akusatuak espetxealdia ez betetzea, baldin eta ez badu hiru urtetan deliturik egiten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen