Osakidetzak gaur jakinarazi duenez, herenegundik atzo arte beste arrasatear batek positibo eman zuen Covid-19aren proban.
Osakidetzaren azken datuen arabera 242 arrasatearrek eman dute orain arte positibo testetan krisialdi sanitarioaren hasieratik. Bestalde, Osakidetzaren arabera, Debagoieneko ospitalearen Covid-19 pazienteak alta jaso du.