Arrasatear bat New Yorkeko Times Square-ko pantailan azaldu da

0
2182

Baraxil Bengoa Guenetxeak urteak daramatza New Yorken bizitzen eta lanean, eta atzo enpresak bere irudia pantailaratu zuen toki ospetsuan. Litekeena da Times Squaren pantailaratutako lehen arrasatearra izatea.

Argazkia: Arch eta familia.

Arch enpresak, berak lan egiten duen enpresak, proposatu egin zion pantailan agertzea, eta beste hainbat lankidek egin bezala, arrasatearrak baietza eman zuen.

Atzo Amerikako Estatu Batuetan 15:30ak aldera zirenean, Arrasaten edo Euskal Herrian gaueko 21:30ak inguruan zirela, irudi erraldoia pantailaratu zen munduko leku ezagunenetako batean. Aupa Baraxil! Ondo jarraitu!

Erlazionatutako albistea:
“Hemen, New Yorken, hainbat familia kalean ikusten dira”
2020ko apirilaren 6an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen