“Arrasatear asko egoera zailean dira, horiei erantzuna ematen saiatuko gara”

4
2692

Maria Ubarretxena alkateak iragarri duenez, koronabirusaren krisitik “indartuta irtengo gara, baita honetatik ere, guztiok batera, inor atzean utzi gabe”.

Beheko testua: Arrasateko Udala.

Une bereziak bizi ditugu. Duela hamarkada ugari bizitako garaiak gogorarazten dizkietenak herriko zaharrenei. Baina eredugarria ari da izaten arrasatear guztien erantzuna.

Udaletik, alderdi politiko eta langile guztiak batera ari gara lanean, gainerako erakundeekin batera, pandemia geldiarazi eta herritarren ongizatea bermatzeko. Hasieratik ezarritako
eraikin publikoen eta jarduera oro eteteari jarraiki, egoeraren eboluzioarekin bat, herritarrak
babestera bideratutako beste hainbat neurri hartu ditugu: kale eta elementu publikoen
garbiketa eta desinfekzioa indartu dugu, batez ere jende gehien dabilen guneetan; eta,
Gurutze Gorriarekin elkarlanean, Konfinamenduan edo berrogeialdi-neurriek eraginda
bakandurik dauden pertsonei etxez-etxeko laguntza eskaini eta arrisku taldeetan dauden
pertsonei jarraipen telefonikoa gauzatzen dihardugu.

Egoeraren eta hartutako neurrien eboluzioa Udaleko alderdi ezberdinen ordezkariek eta
teknikariek osatutako “Bozeramaile Batzorde Berezietan” gauzatzen dugu, azken egunotan
telematikoki. Alderdi eta ordezkari guztiok momentu zail hauetan gure konpromisoa eta
ardura adierazten ari gara.

Garbiketa langileekin batera, Udaltzaingoa egiten ari den lana nabarmentzekoa da ere:
kontrola areagotu da konfinamendu neurrien betetze-jarraipena egiteko. Arrasatear gehienak
arduraz ari dira jokatzen, guztion onurarako, etxean geldituz. Honela soilik geldiarazi dezakegu
koronabirusa. Guztion ardura da. Baina, azken datuek diotenez, 700 auto eta 500 pertsona
identifikatu behar izan dira. Berriz ere kolaborazioa nahi nuke eskatu, herritar guztiok bat egin
behar baitugu, soilik bat eginik egingo baitiogu aurre pandemia honi. Garrantzitsua da,
salbuetsita dauden kasuak kenduta, etxean gelditzea.

Etxean gelditzearekin, herritarren beharrak asetzeko bide telematikoak indartu ditugu. BAZek ,
Gizarte Zerbitzuak, zein Emakume Txokoak herritarren beharrei erantzuten dihardute. Edonork
informazio eskaera edo bestelako beharrik balu, jar daiteke Udalarekin harremanetan: (BAZ –
010 / 943 252 000).

Alarma egoera honek, ezbairik gabe, eragin zuzena izango du ekonomian. Aztertzen ari gara
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri dituzten eta jartzen ari diren
neurriak; gure eskualdeko Garapen Agentziarekin batera egiten ari gara lan hori. Horien
osagarri, herriko ehun ekonomikoa babeste aldera, laguntza lerro ezberdinak lantzen ari gara,
batez ere enpresa txikiei babeste aldera: merkataritza, ostalaritza, autonomoak, tailerrak…
profesional ugarik ez dute bere jarduera burutzeko aukerarik eta udala prest dago eta lanean
ari gara zuzenki laguntzeko. Helburu dugu gainerako erakundeen laguntza baliatu eta osatzea,
era koordinatuan herritarrari erantzun egokiena eskainiz.

Guzti honek onik badauka, egunotan ikusi dugun herritarren solidaritatea da, balkoietan
zabaldu ditugun kantu, irri, eta batez ere, txalo zaparradak dira. Guztiok, bat eginik, era
bateratuan. Badakigu arrasatear asko eta asko egoera zailean daudela, eta horiei erantzuna ematen saiatuko gara Udaletik, gainerako erakundeekin batera. Gurekin lasai hitz egin, esaguzue zer gertatzen zaizuen, eta bideratzen saiatuko gara, ahalmen ezberdinen arabera.

Arrasatearron zeinu da elkarlana, eta une honetan inoiz baino agerikoagoa da berau. Une zailok atzean utziko ditugu, eta indartuta irtengo gara honetatik ere, ziur. Baina hori inor atzean utzi gabe egin behar dugu; guztiok batera.

4 IRUZKIN

  1. Política mitin gutxiago eta lan eta informazio konkretu gehiago esakatuko nioke gure lehen edilari. Ze akzio.konkretu harto dirá, zahar egoitzak, ereekurtxo gabeko jendearekin, kale desinfekzioekin, herriko autónomo ze laguntza konkretu eta mola gestionatu behar den. Testak. Noiz.eta nola egin behar diren. Herri mailako datuak, zenbat kutxatu diren eta Kutxaturikoei de laguntza daude herri mailan berqiendako. … Akzio konkretuak behar ditugu ugartetxena Anderea. Utzi ezazu Gebels nazi propaganda ministroaren antzera gezurrak eta gogoetak esateari. Eta egizu egin behar dena eta informatu herritarrei eta utzi propaganda eta demagogia egiteari. Eta inacapaza izan ezkero mesedez utzi gestióa kapaza eta operantea den pertxona batí

  2. Lasai! Laister gure lehen edilak asmatuko du koronabirusaren sendagaia. Zu bitartean egon etxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen