Arrasate-Udalatxeko izen-ematea larunbatean irekiko da, lasterketa otsailaren 27an jokatzeko

0
2511

Mondraitzek iragarri du oraintsu izena emateko aukera 2026ko urriaren 17an zabalduko dela, eta mendi-lasterketa 2027ko otsailaren 27an jokatuko dela.

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Mondraitz.

Arrasate-Udalatx mendi lasterketan izena ematea zozketa bidez egingo da. Izena emateko epea bi astekoa izango da, 2026ko urriaren 17an (00:00etan) hasi eta 2026ko urriaren 31n (23:59etan) amaituko da. Epe horretan, interesdunek lasterketaren webgune ofizialaren bidez izen-emate formularioa bete beharko dute: Kronoak.com.

Izen-emate epea itxi ondoren, izena eman dutenen artean zozketa bidez 400 dortsal banatuko dira. Zozketa azaroaren 1ean egingo da, eta parte-hartzaile hautatuen zerrenda Mondraitz.eus webgunean argitaratuko da. Arrasate herriko biztanleentzat 100 dortsal gordeko dira, eta herrikoen artean aurreko zozketa bat egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen