Arrasate-Udalatxeko 350 izen-emateak ordu batean agortu dira

0
840

Mondraitz klub antolatzaileak jakitera eman du ere, dortsala lortu ez duten pertsonek “ordezkoen zerrendan izena emateko aukera duzuela”. Mendi-lasterketa apirilaren 14an (domeka) eramango da aurrera.

Argazkia: MB artxiboa.

Lasterketa herrikoiaren VIII. edizioa egingo da aurten, eta Mondraitzek gaur, otsailak 3, izen-ematea ireki du, goizeko 10:00etan.

350 “izen-emateak ordu bakar batean agortuta!” azaldu berri du Mondraitzek, hau da, “inoiz izan dugun uholde handiena izan da”.

Dortsala lortzerik izan ez duten pertsonek “ordezkoen zerrendan izena emateko aukera duzue. Eskerrik asko guztioi!”.

Ordezkoen zerrendan izena emateko hemen klikatu

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen