Arrasate-Udalatx Mendi Lasterketa ez da aurten egingo

0
1035

Horrela jakinarazi du Mondraitz Kirol Klubak bere sare sozialetan.

Covid-19aren hedapen azkarraren ondorioz, Mondraitz Kirol Klubak Arrasate-Udalatx Mendi Lasterketa atzeratzea erabaki zuen martxoaren hasieran, pandemiak zuen bilakaera ikusi arte. Lasterketa udazkenera eramateko aukera aztertu zuten, baina egungo egoera ikusita 2020ko edizioa ez ospatzea erabaki dute.

Antolakuntzak, bere sare sozialetan azaldu dutenez “erabakia ez da erraza izan, baina egoera ez-jakin honen aurrean, zuhurtziaz eta arduraz jokatzea dagokigula uste dugu. Etorriko dira garai hobeak eta gu dagoeneko 2021eko ediziorako lanean jarri gara.”

Bestalde, aukera aprobetxatu dute “bolondres talde, enpresa eta erakundeen partetik azken aste hauetan jaso dugun babesa eskertzeko.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen