Arrasate-Udalatx lasterketa ez da apirilaren 5ean izango

0
1074

Koronabirusaren ondorioz, Mondraitz Kirol Klubak erabaki hori hartu behar izan du, prebentzio gisa. Iragarri du beranduenez apirilaren 20an erabakiko duela lasterketa egitea 2020ko beste data batean edo 2020ko edizioa bertan behera uztea.

Mondraitz Kirol Klubetik ondoko mezua zabaldu dute: “Koronabirusaren hedapen azkarra dela eta, apirilaren 5ean ospatzekoa den Arrasate-Udalatx mendi lasterketa egun horretan ez ospatzea erabaki dugu prebentzio neurri modura. Egoera oso aldakorra da, egunerokoan eragina izaten ari da, eta arduraz jokatzea dagokigu guri ere”.

“Aurten edizio berri bat burutzea da gure nahia eta horretan saiatuko gara. Dena den, aurrera begira zein neurri hartuko ditugun aztertzen ari gara, eta apirilaren 20a jartzen dugu epe muga bezala, dataz aldatu edo behin betiko 2020ko edizioa bertan behera geratzen den erabakitzeko”.

“Laster izango duzu gure berri. Barkatu eragozpenak eta laster arte”.

Ildo berean, biharko iragarria zuen kedada bertan behera utzi behar izan du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen