Udal-gobernuak onartu du Udalabide izeneko egitasmo hau, eta 18.000 € erabiliko ditu aurten aurreproiektu bat egiteko. Ondoren, EH Bilduk eta Udalak Aldundiari bidea egin dezala eskatuko diote.
Beheko argazkia: Google Maps.
Oinezko ugarik Arrasateko herrigunearen eta Udala auzoaren arteko bidea erabiltzen dute, gehienbat paseoa egiteko.
Jarduera hori arriskutsua denez, EH Bilduk iaz Udal-gobernuari proposatu zion errepidearen ondoan oinezkoentzat bide “seguru eta segregatu” bat egitea.
Balizko bide horrek “ez luke egungo errepidea estutuko” eta segurua izateko, “hesi edo antzeko babes bat izango luke”, EH Bilduk azaldu duenez.
Egitasmo honen eredu da esaterako “Urkulurako bidean, Otalora inguruan dagoen bide hesitua, edota Oñatitik Udanarantz dihoan bidea”.

Egitasmo hau, Udalabide izenekoa, EH Bilduk Udal-gobernuari iaz proposatu zion, eta gobernuak ontzat eman zuen. Horrela, aurreproiektua egiteko 18.000 € onartu zituen Aurrekontuetan. Aurreproiektua “datozen hilabeteetan egingo dute udal-teknikariek”.
Aurreproiektua amaitu ostean, EH Bilduk eta Udal-gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiari egitasmoa aurkeztuko diote, errepidearen jabea Aldundia baita, eta berari legokio bidea hobetzea.
Baiña Ezker Abertzalekuak ez die ibiltzen loro baten moduan esaten porlana, porlana, ta porlana? Hainbeste orro in ostian obren aurka ta ointxe porlana nahi dabe?
Orroak hirigintza zinegotziarenak, herriko plazan pankarta bategatik burua joan zitzaionean, edo tabernari eta merkatariei ustez beste ideologia bat izateagatik jazartzerakoan.
Aldatu diskurtsua Herritarra/Portuondo /Ereñu/Aldecocea
Hirigintza zinegotziarekin daukotzuen obsesioa ikaragarria da. Edozein irteten dala zuekin desadostasunien, bera izan behar da ez dakit zenbat ezizenez jantzia. Zuen zalantzak argitzeko bide erraza daukotzue: eskatu Mondraberriri iruzkinak egiteko modu serioagoa, idenifikazioarekin. Horrela jakingo duzue benetan pertsona ezberdinak diren zuekin ados ez dazenak, edo bakarra, beti sinetsiarazi nahi duzuen bezala. Ez da hain zaila, borondate kontua da. Agian ez da interesatzen…zergatik ote?
Obsesio duen lehena batzuekin (izenak, ideologiak, mugimenduak…), Ereño da. Beti agertzen da berdinen aurka. Nork dauka gai guztietan hori egiteko interesa? Ereño izeneko horrek.