Arrasate Rugby Taldeko ‘familiak’ 2022/23ko aurkezpena egin du

0
1186

Argazkiak: Cincohermanos – ART.

Klub zuri-moreko 2022/2023 taldeek ‘familia’ argazkia egin zuten atzo arratsaldean Portaloian, horien artean errugbi inklusiboko lagunek.

Bertan ere gizonezko beteranoak izan ziren, Herensugeak, euren taldeak 25. urteurrena egina duela ospatuz. Horretarako, asteburu honetarako lauko txapelketa bat antolatu du.

Talde zuri-moreak Bordeleko Archiball, Donostiako Bera Bera eta Vigoko Melgachos taldeekin neurtuko ditu indarrak gaur (zapatua) arratsaldeko 16:00etatik aurrera Mojategin.

Urteurreneko beste ekitaldietako bat atzo egin zen, Udalak harrera egin baitzien. Gaur gauean, lau talde beteranoek luncha eta afaria ospatuko dituzte Hotel Mondragonen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen