Arrasate Rugby Taldearen sortzaileak omendu ditu gaur klubak

0
1432

Etxeko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Durangoren aurka (21-10)

Berrogeita hamargarren urteurrenaren baitan, Julian Gallo Cacho eta Jose Mari Lizaranzu ‘Mozo’k ohorezko sakea egin dute gizonezkoen taldearen partiduan.

Arrasate Errugbi Taldeko 50. urteurreneko egitarauaren baitan, klub zuri-moreak ekimen berri bat abiarazi du. Senior mailako taldeek Mojategin jokatzen dituzten partiduetan ohorezko sakeak burutuko dira, eta horretarako protagonista ezberdinak aukeratu dituzte.

Gaurkoan ohorezko sakea klubeko sortzaileek egin dute, Julian Gallo eta Jose Mari Lizaranzu, hain justu ere.

Omenaldiaren ondoren, etxeko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Durangoren aurka (21-10), eta horrek denboraldi honetako sailkapenean puntuak lortzen jarraitzeko balio izan du. Taldea hirugarren postuan dago gaur egun 10 garaipenekin, txapelketan hamabi partida jokatu ondoren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen