Zapatuan, urtarrilak 18, Kanpanzar Arrasatek BRT Menditarrak taldearen aurka jokatuko du 16:30ean, Mojategin. Jardunaldiaz gain, egun berezia izango da, ART klubeko zuzendari izandako Ane Agirre omenduko dute.
Ane Agirre, 2024ko azaroaren 8an zendu zen 53 urte zituela. Klub zuri-moreko zuzendaritzan 10 urte egin zituen, eta ildo horretan, 2016tik 2020ra lehendakari izan zen. “Eskerrik asko Ane urteetan zehar kluban alde egindako lanagatik. Eskerrik asko besteak beste gure kirolaren aintzindarietako bat izateagatik”.
Norgehiagokari dagokionez, bi taldeak 6 garaipen eta 4 porrotekin iristen dira neurketara. Aldiz, Baztangoak hirugarren sailkatuak daude 29 punturekin eta Julen Barrutiaren mutilak seigarrenak 25 punturekin. Partida garrantzitsua izango da kirol arloari dagokionez, eta hunkigarria Aneren omenaldiari dagokionez.





