Abenduaren 3an, Gasteizen egin zen Podemos Euskadiren 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako hautagaien aurkezpena. Bertan, Pablo Echenique Unidas Podemoseko Kongresuko bozeramaileak eta Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi eta Unidas Podemoseko diputatuak hartu zuten parte. Bertan izan ziren Podemos Arrasateko ordezkariak ere. Ekitaldian Eva Abuinen hautagaitza aurkeztu zen Arrasateko alkatetzarako.