Arrasate Pilota Taldeak San Juan Txapelketa jokatuko du bihar (ostirala)

0
449

Danel Zubia eta Alain Urien alebin kategoriako txapeldunak izan dira Eibarren.

Testua eta argazkiak: Arrasate Pilota Taldea.

Arrasate Pilota Taldeak, bihar, ostirala, arratsaldeko 19:15etik aurrera, Uarkape pilotalekuan San Juan Txapelketa jokatuko du. Herriko pilotari gaztetxoen (aurrebenjamin, benjamin eta lehen urteko alebinen) arteko aurrefinalak eta finalak jokastuko dira.

Bestalde, pilota taldetik zoriondu nahi ditugu, Eibarren jokatu diren Amañako txapelketako lau bikoteen lana. Benjaminen kategorian bi bikote jokatu dute eta beste bi bikotek alebinen kategorian. Bi bikote aurrefinalera sailkatzea lortu dute eta hirugarren batek, Danel Zubia eta Alain Urienek osatua, alebin kategoriako txapeldun izatea lortu dute

Lan bikaina mutilak!!!!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen