Arrasate Pilota Taldeak ikasturte amaierako erakustaldia egingo du bihar

0
155

Kurtso amaiera gainean dugu eta Arrasate Pilota Taldeak ospatzeko erakustaldi bat egingo du bihar, ostirala. Arrasatearrek herriko pilotariek ikasturte honetan egindako lana ikusteko aukera izango dute. Pilotan jokatzeko aukera ere izango da. Txikienei zuzenduta dagoen arren, mundu guztiari irekita dago.

Hasiera batean, Zaldibarren egin behar zen erakustaldia, baina bihar izango diren tenperatura altuak direla eta, azkenean Uarkapen egingo da. Erakustaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da bejaminek eta alebinek jokatuko dituzten partidekin, eta ondoren, talo tailerra egongo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen