Arrasate Pilota elkarteak ikasturtearen amaiera ospatu du

0
290

Benjamin mailako finalerdi eta finala jolastu dira, baita alebin mailakoen lagunarteko partidak ere. Bero handia egin duen arren, giro bikaina izan da eta Ander Murua txapeldun arrasatearraren takoak ikusgai izan dira.

Argazkiak: APT.

Ekitaldia Zaldibar frontoian egitekoa zen, herrikideengandik ahalik eta gertuen izateko, baina gaurko aurreikusitako sargoriaren ondorioz, Arrasate Pilota elkarteak erabaki zuen Uarkapen egitea.

Jendeari irekitako ekitaldia izan dugu, eta bero handia egin duen, eguzkitik babestuta izan dira pilotari txikiak, eta zenbait partida jolastu dira. Alebinek lagunarteko partidak jolastu dituzte, eta benjaminek (argazkietan) finalerdiak eta finala jolastu dituzte.

Gainera, pilotari txikiek Arrasateko Ander Murua seniorraren takoak ikusgai izan dituzte. Gaurko ekitaldia osatuta, orain merezitako atsedena hartzeko garaia da, ondo pasau APT!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen