Arrasate partida ia osoan Ugeragaren aurretik izan da (29-24)

0
671
Herrero

Patxi Garciaren mutilak lehen zatian 13 eta 7 aurretik joan dira. Partidua amaitzeko 2 minutu falta zirela, Iñigo Salterainek geldiketa bikoitza erabakigarria egin du.

Partiduko lehen gola Ugeragak egin du, baina Ford Mugarrik berehala eman dio buelta emaitzari, eta partiduko beste minutu guztietan aurretik izan da.

Hala, 10. minutuan etxeko taldea 7 eta 3 aurretik zihoan. Alabaina, Ugeragak aldea murriztu du (8 eta 6) eta Patxi Garciak hutsartea eskatu behar izan du.

Entrenatzailearen aginduek on egin diete jokalariei, 13 eta 7 aurretik jarri baitira, Josu Herreroren 2 golekin, besteak beste.

Hala ere, epaileek Arrasateko jokalari bat kanporatu dute, taldea 6 jokalarirekin geratu da, eta hutsunea igarri egin du: 13 eta 9.

“Erasoan trabatu gara baina defentsan sendo aritu gara” baloratu du Patxi Garcia entrenatzaileak. Atsedenean markagailua 16 eta 13koa izan da.

Bigarren zatiko 7. minutuan epaileek Ugeragako 3 jokalari kanporatu dituzte, eta orduan markagailua 19 eta 16koa zen. Hala ere, baliteke gure taldeak hutsune horiek aprobetxatu ez izana:

3 jokalariak kantxara itzuli direnean markagailua 22 eta 19koa zen. Hala ere, Ford Mugarrik jakin izan du errentari eusten, eta horretan zerikusi handia izan du Iñigo Salterainen geldiketa bikoitzak 28. minutuan.

Azkenean garaipena etxean geratu da: 29 eta 24. Taldeko goleatzaile nagusia Josu Herrero izan da, baloia seitan sareratu baitu.

Datorren jardunaldian Arrasatek Corazonistas liderraren kontra jokatuko du Gasteizen. “Erronka zaila dugu aurrean, eta denok batera lan egin behar dugu”. Oi-oi-oi Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen