Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga linean aldaketa izango da bihartik

0
740

Udana itxita dagoenez, Lurraldebusek aldaketa egin beharko du DG04 linean urtarrilaren 27tik.

Argazkia: MB artxiboa.

DG04 lineak normalean Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga bidea egiten du. Hala ere, Udana itxita dagoenez, bihartik (urtarrilaren 27tik) aurrera aldaketa aplikatuko da:

DG04 lineak Oñati eta Arrasate bakarrik elkartuko ditu. Astelehenetik ostiralera autobus bat izango da 30 minuturo, eta asteburuetan orduan behin.

Ordea, DG04B delakoak (Arrasate-Legazpi-Zumarraga), hau da, zuzeneko lineak, Deskargako autobia erabiliko du, eta parada hauek izango ditu:

Arrasateko Zalduspe eta Kontzezino-Erdigune, Legazpiko Saturnino Telleria eta Zumarragako Renferen geltokia.

Ibilbideak 30 minutu inguruko iraupena izango du. Arrasaten eguneko lehen zerbitzua goizeko 05:20ean abiatuko da, eta Zumarragan 05:55ean.

DG04B zerbitzuak autobus bat eskainiko du 30 minuturo, astelehenetik ostiralera. Zerbitzua martxan egongo da gaueko 22:45ak arte Arrasaten, eta 23:35ak arte Zumarragan.

Oñati eta Zumarraga edota Legazpi artean bidaia egin nahi duten bidaiariek ez dute trasbordorik egin beharko. Informazio zabalagoa lurraldebus.eus webgunean edo 900 300 340 telefono zenbakian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen