Arrasate-Oñati bidegorriko zati batzuk itxiko dira goizez lanengatik

0
434

Mantentzen lanak gaur hasiko dira eta ostiralera arte egitekoak dira. Goizeko “07:30etik eguerdiko 14:30era izango dira”. Lanak martxan ez dauden bitartean bidegorria “zabalik izango da”.

Argazkia: Javi Suso.

Lanak egingo dituen enpresak, UTE Mendebaldea 2017, gaur (asteazkena) adierazi digu lanak “gaur goiz erdian” hasiko dituztela. “Oñati-Elorregi zatian hasiko ditugu, eta mantentze lanak bidegorrian aurrera egingo dute”.

Elorregi-Arrasate zatiko lanak “ostegun-ostiralean” hastea aurreikusten du enpresak. Lanak “07:30etik 14:30ak aldera egingo dira, eta ordutegian aldaketak egon litezke Covid-aren ondoriozko antolaketa dela”.

Lanak martxan ez dauden bitartean, hau da, batez ere arratsalde partean, bidegorria zabalik eta erabilgai egongo da. Arrasate-Oñati bidegorria 7’552 kilometro luze da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen