2023ko abenduaren 5ean, Udalbatzaren gehiengoak Zuztarrak Errotuz elkartearen mozioa onartu ostean egin den bigarren ekintza izan da gaurkoa: “oroimen historikoaren alde eta herri honen nazio izaeraren alde”. Bestetik, alkateak ekitaldia aprobetxatu du herritarrak Aberri Egunera gonbidatzeko.
Mezu hau idatzia duen plaka jarri dute portaloian, mozia onartu ostean: “Gaztelako konkistaren aurretik, Arrasate, Atxorrotx izeneko tenetzian kokatua, egitura bateratu batean antolatuta zegoen: Nafarroako Erresuma.”
Portaloian jarritako plaka Herriko “oroimen historikoa gogoratu eta aldarrikatzeko” dela adierazi dute Zuzarrak Errotuz elkarteak zein bertaratu diren Udal ordezkariek; Maider Morras Azpiazu alkateak eta Andoni Arratibel Garcia kultura zinegotziak.
Oroimen historikoa helburu
2023ko abenduaren 5ean onartu zen mozioa, EH Bildu, Elkarrekin Arrasate eta PSEren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. Mozio horretan, oroimen historikoaren izenean, hainbat esku artze egitea eskatu zitzaion Udalari, adibidez, gaurko plaka jartzea. Hala ere, bazeuden beste eskakizun batzuk, kale izendegiaren aldaketaren eskarera ere hor zegoen.
2024ko azaroan, Bedoñabe kokatuta dagoen Alfontso VIII kalea zena, 17 emakume kalea deitzera pasa zen mozio honen harira. Gaurkoa beraz, bigarren esku hartzea izan da.
“Isilpean dagoen historiaren zatia azaleratzea lortu nahi da, herri honen nazio izarea aitortuz eta Euskal Errepublikaren alde eginez”, adierazi du Maider Morras alkateak. Horrekin batera, esker mezua eta egiten duten lanaren aitortza helarazi die Zuztarrak Errotuz elkarteko kideei.
Zuztarrak Errotuz elkartearen hitzartzea
Zuztarrak Errotuz elkarteak ere hitza hartu du, eta honako mezua zabaldu dute:
“Arrasaten iraganaz, orainaz eta geroaz interesaturik, gure historian sakontzeko eta herriko kultur ondarea beste belanauldiei transmititzeko helburuz ‘Zuztarrak Errotuz’ taldea sortu genuen Arrasaten”.
“Gure zeregin nagusia Euskal Herriaren edota Nafar Estatuaren Historiaren berreskurapenean saiatzea da, eta gaur da eguna, oraindik euskaldun gehienontzat geure historiaren pasarterik garrantzitsuenak ezezagun zaizkigula”.
“Ez gara bildu hemen Portaloian historiak islatzen duen plaka bat jartzeko soilik, gure benetako historia ongi ezagutzea eta ezagutaraztea nahi dugulako baizik”.
“Halere, historialari baino historia zale garenez, dakigunaz hausnartzea, jakin mina sortzea eta geurea hobeto ezagutzea da dugun helburu nagusia”.
“Izan ere, jakitun gara, gure etorkizuna antolatzeko orduan, gure historia daukagula ezagutu beharra”.
“Orain etorkizuna dugu amets eta ardura, baina etorkizuna ez da inoiz heltzen orainaren forma ez bada, eta oraina ulertzeko ezinbestekoa dugu iragana ondo ezagutzea”.

Aberri Egunerako gonbita
Azkenik, igande honetan, apirilak 20, ospatuko den Aberri Egunerako gobita luzatzeko aprobetxatu du Morras alkateak ekitaldia: “Euskal Herriaren defentsan aldarria babestera gonbidatu nahi ditut herritarrak. Ikurrinak balkoiak jarriz edota Euskal Herri osoan antolatu diren mobilizazio ezberdinetan parte hartuz, Euskal Herriaren defentsa egin dezagun. Herri libre bat izateko”.






Plaka hori irakurririk irakurlea ez da enteratuko kin ipinten daben mezua, maleruzki.
Gainera, ulertu baledi be, noiz dago kokatua historian? Zein urte? Zein mende?
Plaka, impresentablea (pagatua hori bai kin dirua publikoa.
Plaka horretako testua ulergaitza da eta frogatu gabeko gertaerak aipatzen ditu: Ez dago frogatuta Gaztelak Arrasate konkistatu zuenik. Tenentziaren izena ez zen Atxorrotx, Aiçorroçia baizik, eta Arrasate ez zegoen antolatuta egitura bateratu batean. Arrasate ez zen Nafarroako Erresumaren elementu antolatu bat. Azken esaldia ere ulergaitza da.
Arrasateko Udalak kendu egin beharko luke plaka hori eta gauzak hobeto azalduko lituzke beste bat ipini.